miércoles, 9 de noviembre de 2016

IKT-ak Haur Hezkuntzan

Argi dago gure etorkizuna IKT-etan dagoela, eta gero eta nabariagoa da. Baina, zein da adinik egokiena IKT-ak ezagutzen hasteko?

Nire ustez, Haur Hezkuntzan IKT-en erabilpena garrantzitsu da. Izan ere, haurrek IKT-ak ezagutzen hasi behar dira. Baina, nahiz eta garrantzitsua izan, ez diogu garrantzi gehiegi eman behar. Ikerketa batzuei esker, jakin dugu gaur egungo ume batzuk motrizitate gaitasun urriagoa dutela garrantzi handiegia eman ziotelako IKT-en erabilpenari eta ez jolasteari, arakatzeari, idazteari, etab.

Horregatik, nire ustez, garrantzi handiagoa eman behar diogu jolasteari eta arakatzeari eta gutxiago IKT-ei, beti Haur Hezkuntzatik ikusita. Ni Haur Hezkuntzan nengoenean, gutxitan erabili nituen IKT-ak eta hau horrela izanda ere, IKT-ak erabiltzen ikasi dut (Lehen Hezkuntzan, DBHn...).

Beraz, utzi umeei arakatzen eta jolasten, IKT-ak ezagutzeko denbora asko izango dute eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario